XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen ere genitiboan, instrumentalean eta komitatiboan sartzen den -E- pluralgile honek tokizko kasuetako -ETA-ren -E- honi ere plural kutsua ematen dio, eta berez galdu behar zuen bokal ondoetan ere tinko jarraierazten dio, horrela -ETA- pluralerako, ta -TA- mugagabeetarako bereiztuz.

Beraz, -E- hau zerikusi handikoa genuke.

Eta hori horrela izanik, nik proposatuko nuke: Deklinabidean pluralerako agertzen den -E- hau ez ete litzateke aditzeko berpluralgile den -tE- horrekin har-emanetan jarri behar?.

Nola sartu zen, eta oraintsu gainera (hitanoa baztertu zenez geroztik, nahiz eta iragankorretarako nork = harek zenean ere bagenerabilen) aditzean? Zergatik -E- horren zuzen?.

Nik uste dut, -E- honek betidanik pluralgile zereginak bete ohi zituela.

Horregatik, aditzaren eremuan pluralgile berri baten beharrizana sortu zenean deklinabideko -E- pluralgilea hartu zela eta kito.

(Sakondu beharrekoa litzateke baita zera ere: aditzean -E- -tE- nork = harek formetan erabiltzen dela eta erabilkera hau, behar bada, deklinabideko -E- pluralgilearen aurretikoa izatea posible da. Horrela balitz, aditzetik deklinabidera pasatu izango zen).

3.4.4. Gavel-en teoriari kritika:
- Zergatik beriztu behar litzateke mugagabea eta plurala, mugagabea ta singularra baino lehenago?.

- Morfologia eta fonetika mailan, ez da zihurregia -AK eta -AG (-AGA) bat izatea.

- Pluralgile honen bidez (-AG) ez da azaltzen demostratibo eta izenordeen plurala.

- Fonetikazko ostopoak: -AG-tik ez da esplikatzen -EI, ta -ER ere ez.

Bestalde, genitiboko -E- dela eta, Bizkaiko genitibo zaharra, -AEN, zer?.

3.4.5. K. Mitxelena.-
Hizkuntzalari honek, -AGA eta -ETA deklinabideko atzizki bezala agertzen direla, atzizki erakarle bezala baino gehiago, argi ta garbi dino.

Hona hemen zergatik dioen: (...).